lunes, 17 de septiembre de 2012

Bideoa sartzen!!

 ONGI ETORRI LAGUNOK!!!


Hemen argitaratuko ditut haurrentzako dantza eta musika ezberdinak, uste dudalako haurrentzako oso garrantzitsua dela. Baita ere, informazio ezberdina argitaratuko dut zein garrantzitsua den haurrentzako. Gainera esan beharra daukat, musika eta dantza, psikomotrizitatea lantzeko lagungarria dela.

Euskal Herriko kulturaren ezaugarrietako bat musikak eta dantzak gure gizartean izandako garrantzia izan da. Herri kantek eta dantzek betidanik transmititu dituzte emozioak, sentimenduak eta gertakari pertsonalak eta sozialak. Hori dela eta, gure asmoa da kantak,  alderdi bokal eta instrumentalean eta dantzak ikaskuntzaren funtsezko atalak izaten jarraitzea.

Teknika bokala edo instrumentala oinarrizkoa izango da konpetentzia hori
garatzeko, horren erabilpen egokiak arazo muskularrak saihestu, ikaskuntza bokal eta instrumentala erraztu eta soinuaren edertasuna lortzeko aukera ematen baitu. Beste komunikazio era baten oinarria norberaren sormen lana izango da. Euskal dantzaren tradizio aberatsa ezagutzeak aukera emango du gorputz, musika eta dantza hezkuntza eta ezagutza sistema lantzeko; gainera, tradizio horrek eta molde akademikoko beste dantza tradizio batzuek  dantza klasikoak barne zenbait eduki berdinak dituzte.





GOZA DEZAGUN DANTZATZEN !!!!!!!!!!




MUSIKA ETA DANTZA


Kanta eta dantza bizitzaren osagarriak dira. Herri batek bere jardunean, egunerokoan zein ospakuntza berezietan ere, integratu egiten ditu. Horregatik herri horren bizitzaren gora beherak ondo dastatu ahal izateko, laguntza paregabea dira. Gure helburua da eskola eta ikastoletatik ateratzen diren haur eta gazteek alor hau ere bereganatua izatea.

Euskal Herriko kulturaren ezaugarrietako bat musikak eta dantzak gure gizartean izandako garrantzia izan da. Herri kantek eta dantzek betidanik transmititu dituzte emozioak, sentimenduak eta gertakari pertsonalak eta sozialak. Hori dela eta, gure asmoa da kantak – alderdi bokal eta instrumentalean– eta dantzak ikaskuntzaren funtsezko atalak izaten jarraitzea. Teknika bokala edo instrumentala oinarrizkoa izango da konpetentzia hori garatzeko, horren erabilpen egokiak arazo muskularrak saihestu, ikaskuntza bokal eta instrumentala erraztu eta soinuaren edertasuna lortzeko aukera ematen baitu.

Beste Komunikazio era baten oinarria norberaren sormen lana izango da. Euskal dantzaren tradizio aberatsa ezagutzeak aukera emango du gorputz, musika eta dantza hezkuntza eta ezagutza sistema lantzeko; gainera, tradizio horrek eta molde akademikoko beste dantza tradizio batzuek –dantza klasikoak barne– zenbait eduki berdinak dituzte.



Musika eta Dantza arlo osoaren bidez, ondorengo konpetentziak garatuko dituzte:


1.- Musika lanak aztertzea eta musika kodea deszifratzeko moduko ezagutza eta
trebetasun musikaleko maila bat lortzea, musika nolabaiteko autonomiaz eta ziurtasunez irakurtzeko eta entzuteko.

2.- Musika hizkuntzaren bereizgarriei buruz hausnartzea, ezagutza hori gure ezaugarrien bitartez nola eskura dezakegun ikasteko eta horren bidez emozio estetikoa eta norberaren integrazioa lortzeko.

3.- Dantzan egin eta dantzak ikusten eta egiten gozatu, musika eta gorputz adierazpena uztartuz; hau da, gorputzaren mugimendua, espazioa eta denbora artikulatuz, norberaren nortasuna eta taldekidetasuna garatzeko.

4.- Dantzaren, ahotsaren eta musika tresnen bitartez komunikatzen ikastea, adierazpen baliabide bakoitzaren arauen arabera, sormenezko pentsaera garatzeko –prozesu kognitiboen eragilea–, eta komunikazio konpetentziak eskuratzeko –kultur nabardura asko dituzte eta gizarte trebetasunak garatzeko suspergarri dira.

5.- Musikaren eta dantzaren lanketak harmonia eta gozamen estetikoa eragiten dituela ulertzea (emozio sortzailea eta norbera hazteko lagungarria da, eta gizartean integratzeko balioak ditu), gizaki garen aldetik prestatzeko eta, hori eginez gero,
gizartearen aurrerapenari eta ingurumenaren hobekuntzari laguntzeko.

6.- Entzuten, ikusten edota interpretatzen dugun edozein musika eta dantza adierazpen hobeto ulertzeko, historian zehar ematen eta eman diren musikaren eta dantzaren inguruko gertakari eta autoreei buruzko informazioa, modu kritiko eta aktibo batez, erabili.